Emakume zein gizon jauzilarien entrenamenduak irailaren 12an, ostegunean hasiko dira, 15:30etatik 18:00etara bitartean. Ostiralean berriz, entrenamendua egiteaz gain, lehenengo bazterketa fasea egingo da, azken hau arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara. Azkenekoz, larunbatean emango zaio amaiera itsasadar gaineko jauzien lehiaketari; 15:40tan beroketei hasiera eman eta 17:00etan azken txanden unea izango da. 19:20tan txapeldunei sariak banatuko zaizkie.
Entrenamenduak zein lehiaketak iraun bitartean, trafiko mozketak emango dira Bilboko hainbat kaletan, Salbeko zubian mozketa nagusiak izanik; izan ere, zirkulazioa erabat moztuta egongo da ostegunean. Ostiralean berriz, 14:30etatik 19:15etara eta larunbatean 14:30etatik 19:30etara.
Rekalde Zumarkaleko mozketek ordutegi berdina izango dute, Moyua plaza eta Salbeko zubiaren artean garraio publikoarentzat izan ezik. Jarraitzeko, irailaren 14an, larunbatean Moyua plazaranzko norabidean zubia itxita egongo da arratsaldeko 19:30etatik gaueko 23:50etara, eta igandean goizeko 11:00etatik 14:00etara.
Udalak argitu duenaren arabera, ostegunean zein ostiralean ikusle kopuruaren arabera eta segurtasun arrazoiengatik, Unibertsitate etorbidean ibilgailuentzako zirkulazio mozketa eman daiteke, Salbeko plazaren eta Agirre Anaien kalearen artean.
Aldaketak Bilbobus zerbitzuan
Bilbobusen zerbitzuari dagokionez, Campo Volantin pasealekutik, Unibertsitate etorbidetik eta Botika Zaharretik doan ibilbidean 11. eta 71. lineen geltokietan aldaketak egongo dira. Halaber, Salbeko zubitik igaro ohi diren autobus lineek ere desbideratzean izango dituzte ibilbidean.
Honekin lotutako informazio gehiago:
[2019/09/09] Itsasadar gaineko saltoen mundialaren finala ospatuko da Bilbon larunbatean