Apirilean zabaldu zuten lehiaketan izena emateko epea, orain urriaren 17an 18an eta 19an ospatuko diren finaletarako taldeak aukeratzeko unea heldu da.
Pop Rock, metal eta urban musika modalitateak nagusitzen diren lehiaketa honetan, Euskal Herriko, estatuko zein nazioarteko taldeek hartuko dute parte. Hiru hamarkada dira Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketa sortu zenetik. Honen helburu nagusia, sortu berri diren musika taldeak sustatzea da, baita musikari ez profesionalen sorkuntza ulertzeko baliabideak ematea.
Musika modalitatearen arabera banatuta egongo den epaimahaia Lorea Argarate, La Basu eta Nerea Alberdi artistek osatuko dute, baita Bikendi Cadelo Bilboko gazte kultur kudeatzaileak eta Iker Barbara musikazaleak besteak beste.
Modalitate bakoitzean hiru sari emango dira, 4.000 euro irabazlearentzat, 2.000 euro bigarrenarentzat, eta 1.300 euro hirugarrenarentzat. Gainera, epaimahaiak 1.000 euro emango dizkio Bizkaiko talde edo bakarlaririk onenari.
Honako hauek dira Bilborocken egingo diren kontzertuak:
Irailaren 13an (metal)
– Blaze the trail
– Deriva
– Grave Noise
– Iont
Irailaren 19an (pop-rock)
– Gentleman Clef
– Lookmomnohand
– San Jerónimo
– Wicked Wizzard
Irailaren 20an (metal)
– Blind The Eye
– Deimocrazy
– Last Dissonace
– The Broken Horizon
Irailaren 26ean (pop-rock)
– Indian Hawk
– Los Reyes Magos
– Mi Buenaventura
– Orbel
Irailaren 27an (urban)
– Colectivo Shumareli
– Nattonooto
– STR (Special Trap Residence)
– Tongo
Urriaren 3an (pop-rock)
– Beluga
– Nazca
– Pinpilinpussies
– Young Forest
Urriaren 4ean (urban)
– Adriana Terrén
– Jazzwoman
– Kenna
– Tesa
Honekin lotutako berri gehiago:
[2019-03-14] Apirilean irekiko dute Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketan izena emateko epea