Hasi da 11/13 makrosumarioko auzipetuen aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean. Euskal Presoen eskubideen alde lan egiteagatik, 47 euskal herritar epaituko dituzte gaurtik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Hainbat eragilek zein alderdik egin zuten bat larunbateko mobilizazioarekin. Besteak beste, Mugimendu feministako eta LGTBI mugimenduko kideak, Gure Esku Dago, LAB, ELA, CCOO, ESK, Esteilas, EHNE, eta Hiruko ordezkariek.