Pentsio duin eta publiko batzuen alde, manifestazioa deitu dute urriaren 16an Madrilen, mobilizazioak orain arte pentsiodunen 250 plataformaren atxikimendua jaso du. Egun horretan helduko dira hiriburura ilbotik eta beste hiri batzuetatik abiatutako martxak. Bilboko zutabea adibidez, urriaren 15ean Rotatik (Andaluzia) irten den taldearekin elkartuko da.
Duela 27 urte Bilbotik zein Asturiasetik Madrilera abiatutako Burdinaren martxa ekarri dute gogora gaur, izan ere, borroka ezberdina izan arren, egoera makal honen ardura gobernuari leporatu diote 1992. urtean bezala.