Kaleak betetzen jarraitzeko deialdia egin du Bizkaiko metalgintzak

uriola.eus 2019ko ira. 26a, 11:06

Patronalarekin akordiorik lortu gabe, irailaren 30etik irailaren 4ra "enpresak hustu eta kaleak betetzeko" deialdia zabaldu dute Metalgintzako langileek.  

Atzo bildu zen berriz Bizkaiko metalgintzako mahai negoziatzailea FVEM patronalarekin. LAB, ELA, CCOO, UGT sindikatuek adierazitakoaren arabera, patronalak "oso arduragabe" jokatu zuen atzoko bileran, izan ere, mahai gainean jarritako proposamena erretiratzearekin "mehatxatu zituen". Kalean jarraituko dute beraz, hitzarmen duin bat lortu arte.