Klima larrialdia salatu dute milaka ikaslek gaur Bilboko udaletxe inguruan

uriola.eus 2019ko ira. 27a, 17:54
Argazkia Ecuador Etxea

Euskal Herriko hainbat eragilek egin dute bat Fridays For Future gazte mugimenduak antolatutako nazioarteko grebarekin. Euskal Herriko hiriburu guztietan mobilizazioak egon dira goizean, Garak baieztatu duenez, Bilbokoa izan da jendetsuena. 

Larrialdi klimatikoa aitortu eta honi erantzuteko neurriak har ditzatela eskatu dute gaur milaka gaztek Bilboko Udaletxearen inguruan. Munduko hiri eta herri askotan ere mobilizazioak egin dituzte. 

Guztira 300 erakundek baino gehiagok sinatu dute Fridays For Future mugimenduaren manifestua, horiek horrela, enpresa handiei eta kapital ekonomikoei leporatzen diete gaur egungo egoera "jasanezina" eta hauek gelditzeko politika indartsu bat beharrezkoa dela adierazi dute. 

Arratsaldean 19:00etan Bilboko Guggenheim museotik abiatuko da manifestazioa, eta udaletxean amaituko da. 

Honekin lotutako berri gehiago:

[2019/09/24] Klima larrialdia salatzeko ekimenak Bilbon zein mundu osoan