Urriaren 1a da Nazioarteko Pertsona Nagusien eguna. Pentsionistek prentsa ohar baten bitartez adierazi dutenez, aurten egun horren bezperan irtengo dira kalera, munduko pertsona nagusi askok bizi duten egoera salatzeko. Hauen arabera, gaur egun milioika pertsona nagusik pobrezia, isolamendua eta osasun zerbitzu eza pairatzen dituzte.
Pentsiodunen Mugimenduak manifestazio eta elkarretaratzeak egingo ditu Euskal Herriko hiriburuetako herri eta hiri askotan. Bizkaian, Sestaon, Durangon, Busturialdean eta Bilbon izango dira garrantzitsuenak.
Bilboko mobilizazioa Udaletxe aurrean hasiko da eta Euskadi Plazatik abiatuko den metalgintzako langileekin bat egingo du Arriaga plazan 12:30ean. Horrela "elkarri elkartasuna adierazi eta aldarrikapen amankomunen defentsa" egingo dute bi mugimenduek.