Ondarea plazara! lelopean, Euskal Museoak doinua jarri nahi die Ondarearen Europako Jardunaldiei. Urriaren 19an Madrilgo Euskal Abesbatzak (Euskal Etxea) kontzertua emango du Klaustroan. Ondoren, bertso-saioa antolatu dute Euskal Museoko eta Arkeologi Museoko balkoitik balkoira. Euskal kulturarekin hertsiki erlazionatutako tradizioa da balkoitik balkoira kantatzearena. Azkenik, urriaren 27an Kemen Gra abesbatzak emanaldia egingo du Museoko atarian. Xabier Kalzadaren zuzendaritzapean, 10 lagunek euskarazko abesti tradizionalak ahots-hutsez kantatuko dituzte.