Espainiako Auzitegi Gorenak espetxera zigortu ditu Kataluniako bederatzi buruzagi independentista

uriola.eus 2019ko urr. 14a, 10:32

Gure Esku Dagok elkarretaratzea deitu du gaur Bilboko udaletxe aurrean arratsaldeko 20:00etan baita herri eta auzo esberdinetako plazetan ere. Larunbatean berriz, manifestazioa abiatuko du Donostian "larrialdi demokratikoari erantzun bateratua emateko asmoz".

2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte bitarteko espetxe zigorra ezarri die Kataluniako bederatzi buruzagi independistei. 

Oriol Junqueras, Kataluniako presidenteorde kargugabetua, Raul Romeva, Joaquin Forn, Jordi Turull, Jordi Rull eta Dolors Bassa kontseilariak, Carme Forcadell, Parlamentuko presidentea, Jordi Sanchez, ANCko presidentea eta Jordi Cuixart, Omniumeko presidente ohia espetxera zigortu ditu Auzitegi Gorenak, sedizio delitua egotzita. Horrez gain, bederatzi urtetik gorako inhabilitazioak ere ezarri dizkiete. Santi Vila, Carles Mundo eta Meritxell Borras kontseilarak berriz desobedientziagatik zigortu dituzte, hortaz ez dira kartzelara joango. 

Gaur goizean jakinarazitako epaia "demokraziaren aurkako eraso larria" dela adierazi du Gure Esku Dagok, halaber, orain arteko behin behineko espetxealdiarekin presoen eskubideak urratu izana leporatu dio Espainiako Estatuari. "Arbitrariotasunez betetako" prozesu judiziala izan dela salatu du gainera, izan ere, honen arabera, funtsik gabeko akusazioetan oinarritu baita.