Garaiko kontestuak eraginda Euskal Ikasleen Erakundea sortu, eta honen izenean jarri zuten erositako egoitza. Erakundea ikasle mugimenduko hainbat eragilek osatzen zuten arren, Ikasle Abertzaleak antolakundeak eraman izan du gaur egunera arte egoitzaren zuzendaritza eta kudeaketa.
Ernai eta Ikasle Abertzaleaken arteko aliantza estrategikoa bertan behera gelditu zen iaz. Horren ondorioz Sortuk hartu zuen egoitza kudeatzeko ardura jabeak direla iritzita.