Manifestazioa goizeko 12:00etan abiatu zen Arriaga plazatik. Justizia Jauregia eta Sabin etxetik igaro ostean Moyua plazan kokatuta dagoen Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean eserialdia egin zuten. Ernaik sare sozialetan salatu duenaren arabera, Ertzaintza gazteen aurka oldartu zen.
Gasteizko mobilizazioan berriz manifestazioa amaitu eta trenbidea ixtera hurbildu ziren hainbat lagun. Segurtasun Sailaren arabera Ertzaintzak 19 pertsona atxilotu zituen. Hauek dagoeneko aske daude.