Hainbat gaztek Kataluniaren aldeko protesta egin dute La Caixak Bilbon duen egoitzaren sarreran

uriola.eus 2019ko urriaren 18a

Ernai Bilboko gazteen elkarretaratzea izan da. "Ez dugu onartzen" lemapean Kataluniako herriari eta Altsasuko gazteei babesa adierazi diote Plaza Biribilean dagoen La Caixa bankuko sarreran. Horrez gain, gaur arratsaldean 17:30ean San Mamesen biltzeko deialdia zabaldu dute. 

Ertzaintza plaza Biribilera heldu eta agerraldiaren alboan Ernairen eskuorriak banatzen zebilen gazte bat identifikatu du.