2019/10/24 18:00 - 19:00

Elkarretaratzea

Txilerekiko elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo dute gaur 18:00etan Ercillan

Txilerekiko elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo dute gaur 18:00etan Ercillan
Ercilla Kalea, Bilbo

Bilboko Ercilla kaleko 35. zenbakiaren aurrean kontzentratuko dira gaur  arratsaldeko 18:00etan Txileri elkartasuna adierazteko. Izan ere, Sebastian Piñera presidenteak salbuespen-egoera ezarri du kaleko protestei aurre egiteko. 

Santiagoko metroko txartelen prezioaren igoeraren aurkako protesten ondorioz, Sebastian Piñera presidenteak salbuespen-egoera ezarri du kaleko protestei aurre egiteko. Hainbat iturrik baieztatu dutenez, dagoeneko 18 pertsona hil egin dira, 102 zauritu daude eta poliziak atxilotu dituen 2000 manifestariren artean 900 inguruk espetxean jarraitzen dute.