LAB, ELA CCOO eta UGT sindikatuek deitutako grebaren lehen egunean, gaur, hainbat kiroldegi eta igerileku itxita egon dira. Lan gatazka kaleratzeko asmoz mobilizazioak egin dituzte Bilbon goizean.
Patronalarekin egindako bileretan, sektore horretako profesionaltasunarekin bat datorren hitzarmena erreklamatu dute baina hauen arabera, patronalaren partetik "erantzun inmobilista" baino ez dute jaso.