Gidariekin alokatzen diren ibilgailuak eskaintzen dituen zerbitzu estatubatuarra da Uber. UberX aplikazioaren bitartez, izena ematen duten gidariak eta bidaiariak elkartzen ditu, hau horrela, Bizkaiako hiriburuan momentuz 20 bat ibilgailu jarri ditu martxan.
Azken urtean Bilboko taxi gidariek hainbat protesta egin dituzte Uber, Cabify eta antzeko multinazionalen aurka. Mugikortasun alternatiboa eskaintzen duen zerbitzu honek ez du inolako baimenik ordaindu behar eta hortaz, taxiekiko lehia guztiz desleiala da.