Lan Harremanen Kontseiluan, aste honetan, egindako hiru bileretan ez dute lan hitzarmen berriaren inguruan adostasunik lortu, izan ere, Kristau Eskolaren arabera, ez dago baliabiderik sindikatuen eskaerak erantzun ahal izateko. Gaur bi aldeak berriz bilduko dira.
Oraingo grebari dagokionez, Lan eta Justizia sailak jakitera eman du aurreko grebetako gutxieneko zerbitzua bikoiztu duela. Horrela, Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxeetan ehun ikasleko bi irakasle egongo dira, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan zein Lanbide Heziketan, hiru irakasle ehun ikasleko. Sindikatuek azaldu duten arabera, azken bi ikasturteetan 27 greba egun egin dituzte.