Mobilizazioa egingo du Pentsionisten Mugimenduak larunbatean

uriola.eus 2019ko aza. 15a, 16:25

Pentsionisten Mugimenduak manifestazioa deitu du bihar Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Hasieran lau zutabe ezberdinetan banatuta egongo da, ostean Moyua plazan elkartu eta Udaletxeraino manifestazia egingo dute. Zutabe guztiak arratsaldeko 17:30ean abiatuko dira. 

Deustuko Done Petri plazatik, Zabalburutik, Don Diego López Haroko Kale Nagusitik eta Bilboko Areatzatik abiatuko dira zutabeak arratsaldeko 17:30ean. Moyua plazan zutabeak elkartu ostean udaletxeraino manifestazioa egingo dute. 

Dagoeneko bi urte daramatza Pentsiodunen Mugimenduak astero pentsio duinen alde mobilizatzen. Hauen arabera, mobilizatzen eta borrokatzen jarraituko dute, hots pentsio sistema publiko eta propio bat lortu arte. Larunbateko deialdiaz gain, abenduan lurralde bereko legebiltzarretan ere kontzentrazioak egingo dituzte. Mobilizazio orokorra berriz, urtarrilean izango da pentsionisten mobilizazioen bigarren urteurrenarekin kointzidituz. 

Gazte eta ikasle mugimenduek zutabea abiatuko dute Deustuko Done Petri plazatik arratsaldeko 17:30ean, eta Moyua plazan beste zutabeekin bat egingo dute.

LAB sindikatuak ere bat egin du larunbateko mobilizazioarekin eta pentsiodunen aldarrikapenekin. Argi utzi du "erasoaldia"  ez dela soilik pentsioen aurka soilik ematen, enpleguan, eskubide sozialetan, zaintzan eta sektore publikoan ere kokatzen baita.