Agerraldia egin du Bizkaiko Metalak gaur FVEM patronalak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Maiatzetik aldarrikatzen daramatzaten bezala, gaurkoan ere sektoreko hitzarmen duin bat exijitu dute. Joan den asteazkenean bildu zen berriz mahai negoziatzailea patronalarekin eta akordio batera heldu gabe 8 lanuzte iragarri dituzte datozen asteotan.
Patronalari egindako eskaeren artean, besteak beste genero berdintasunaren alde egitea, subrogazio eskubidea bermatzea eta behin-behinekotasun tasa handiaren gaineko kontrola izatea aldarrikatzen dute. Gainera, joan den azaroaren 11n lan osasunaren inguruan proposamen ugari biltzen zituen dokumentua luzatu zioten patronalari.