1984ko azaroaren 20an Santi Brouard HASIko lehendakaria eta pediatra tiroz hil zuen bere Bilboko kontsultan GAL taldeak. 5 urte geroago Josu Muguruza Herri Batasunako diputatua tiroz hil zuen talde parapolizial batek Madrilen. 30 eta 35 urte betetzen dira gaur,beraz, hilketa horiek gauzatu zirenetik.
Ohi bezala, Egiari Zor fundazioak eguerdiko 12:00etan lore eskaintza egingo du Ametzola Parkean, Santi Brouarden monolitoaren aurrean. Horren ostean 12:30ean Errekaldeko plazan ekitaldia izango da.
Sortuk manifestazioa deitu du arratsaldeko 19:00etan Arriaga plazatik.