Badator 'Santurtzitik Bilbora' lasterketaren XXXI. edizioa

uriola.eus 2019ko aza. 20a, 16:30

Azaroaren 24an, igandea, ospatuko dute "Santurtzitik Bilbora" lasterketa ezagunaren XXXI. edizioa. Parte hartzaileek 16 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute eta ezkerraldeko hainbat herritatik igaro ostean Bilboko Pio Baroja plazara helduko dira lasterketari amaiera emanez.

Santurtziko kiroldegitik irten eta Bilboko Pio Baroja plazan amaituko dute atletek 16 kilometroko ibilbidea, bitartean lasterketa, Portugalete, Sestao, Barakaldo, Lutxana, Zorrotza, Deustu eta Abandoibarra herrietatik igaroko da. Santurtziko KUIk eta Bilbao Kirolak-ek antolatutako ekimen hau 1989. urten egin zen lehenbizikoz eta antolakuntzatik azaldu dutenez, hasieran 14,7 kilometroko bidea zena, egun ia 18 kilometro izatera igaro da. Aurtengo ekimenean 3000 pertsonek baino gehiagok eman dute izena.

Gaur goizean egin dute lasterketaren aurkezpena eta Iker Gamboak, Bilbao Kirolak-eko lehendakariak, azaldu bezala, lasterketa denontzako bideratuta egongo da. Dibertsitate funtzionala dutenek ere parte hartu ahal izango dute lasterketan, gurpil-aulkia erabili behar dutenentzako kategoria baitago. 

8 kategoria ezberdin egongo dira eta saritan guztira 10890 euro banatuko dituzte.