2019/12/11 19:00 - 20:30

Film proiekzioa

'Lasa eta Zabala' filma proiektatuko dute gaur Bilboko Campos Eliseos Antzokian

'Lasa eta Zabala' filma proiektatuko dute gaur Bilboko Campos Eliseos Antzokian
Campos Antzokia, Abando - Indautxu

Zine Kontari egitarauaren baitan proiektatuko dute gaur,arratsaldeko 19:00etan, Campos Antzokiko Kupula aretoan, Pablo Malok zuzenduriko 'Lasa eta Zabala' filma. Aretoa bete arte sarrera librea izango da. 

Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak SGAE fundazioarekin elkarlanean antolatutako zinemaldia da Zine Kontari, euskara hutsean idatzi eta egindako filmek osatzen dutena. 'Pikadero' filma bihar, osteguna, proiektatuko dute, 'Errementari' filma berriz, ostiralean. 

Ekimen honen helburu nagusia euskal egiletza duen zinema minoritario bat zabaltzea da, batik bat beste edozein areto komertzialean ez dauden filmak berreskuratuz eta batez ere euskara tresna eta bitarteko tresna bezala baliatuz.