"Inork ez du lanik egiten 24ko gauean" lelopean, martxa bat egingo du Etxeko Langileen Elkarteak datorren igandean Moyua plazan goizeko 12:30ean.
Igorritako oharrean adierazi dutenez, egun horretan garraioa arratsaldeko 20:00etan gelditu egiten da. Hori gutxi balitz, denda eta taberna guztiek ere ateak ixten dituzte, "familia zein lagunekin afaltzera joan ahal izateko". Etxeko langileek hori egiteko aukerarik ez dutela salatu eta eskubide berdintasuna aldarrikatzera doaz.
Gabonetako tematikarekin jarraituz, martxa egiteko data hauekin zerikusia duten mozorroak banatuko dituzte mobilizazio egun berean Pelota kaleko lokalean, goizeko 11:00etan.