2019/12/19 19:00 - 20:30

Ekitaldia

"Bortxatzaile bat zure bidean" txiletar ekintza errepikatuko dute Bilbon bihar

"Bortxatzaile bat zure bidean" txiletar ekintza errepikatuko dute Bilbon bihar
Bilboko udaletxean, Bilbo

Las Tesis txiletar kolektiboaren "bortxatzaile bat zure bidean" ekintza errepikatuko dute bihar Bilboko udaletxearen aurrean, arratsaldeko 19:00etan. Emakume eta disidentzientzako ekintza izango da eta arropa koloretsu eta benda beltz batekin etortzeko deialdia zabaldu dute. 

Hau da ekintzan abestuko den abestia: 

BORTXATZAILEA ZU ZARA
Patriarkatua da epaile
Jaiotzetik sententziatuz
Eta gure zigorra?
Bortizkeria ikusezina

Patriarkatua da epaile
Jaiotzetik sententziatuz
Eta gure zigorra?
Bortizkeria nabaria

Feminizidioa da
Hiltzaileaz gara ahazten
Desagerpena
Eta bortxaketak

Eta errua ez zen nirea
Ez non negoen
Ezta janzkera (x4)

Bortxatzailea zu zinen
Bortxatzailea zu zara

Zipaioak
Epaileak
Estatua
Presidentea

Estatu zapaltzailea
Ar zantar bortxatzailea (x2)

Bortxatzailea zu zinen
Bortxatzailea zu zara

Duerme tranquila niña inocente
Sin preocuparte del bandolero
Que por tu sueño dulce y sonriente
Vela tu amante carabinero

Bortxatzailea zu zara (x4)