2019/12/21 11:00 - 23:59

Azoka

San Tomas eguna ospatuko da larunbatean

San Tomas eguna ospatuko da larunbatean
Areatza, Bilbo

Ohiturarekin jarraituz, abenduaren 21ean San Tomas eguna ospatuko dugu. Bilboko Konpartsek adin eta publiko guztientzako egun osoko egitaraua antolatu dute.

Goizeko 11:00etan Bilboko Konpartsen txonsa zabalik egongo da San Nikolas parean. Eguerdian Puski eta Txurruskik "Klownmunikatu Fest!" ikuskizuna emango dute Areatzako eszenatokian. Enare Muniategi, Mikel Aiartzaguena, Maite Sarasola eta Oihana Bartra bertsolariek egitarauarekin jarraituko dute, 13:00etan leku berean izango den bertso saioarekin. 14:00etan berriz, Dantza Plaza Bihotz Alai dantza taldearen eskutik. Bazkaltzeko deskantsua egin ostean, 17:00etan egingo den txalaparta emanaldiaren ostean eta txerrikien eta ortukarien zozketaren ostean 19:00etan Luhartz erromeriaren kontertua hasiko da. Bilbo Kantarik ordea, arratsaldeko 20:00etan ibilbidea hasiko du Kalderapeko tabernatik Zazpi Kaleetan barrena.