Greba Orokorra U30

Urtarrilaren 30eko greba orokorra erregistratu dute sindikatuek

uriola.eus 2020ko urt. 9a, 15:46

Irudia: ELA sindikatua

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatuek urtarrilaren 30eko greba orokorra erregistratu dute gaur goizean Bilbon eta Iruñean.

ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, ETXALDE eta EHNE sindikatuek ofizialki gaur erregistratu dute Eusko Jaurlaritzan urtarrilaren 30eko bizitza duinen aldeko greba orokorra.

Greba iragarri zutenetik grebarako arrazoiak handitu egin direla gaineratu du LABeko idazkari nagusia den Garbiñe Aranburuk. Alde batetik Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua onartu izanak eta bestetik Nafarroako aurrekontu proiektua ezagutu izanak agerian utzi ditu Aranbururen ustez Gobernuen agenda eta lehentasunak. Hori kontuan hartuta, gobernuen politika publikoetan "grebar eraman dituzten aldarrikapenak jasota ez daudela" azpimarratu du. 

Bere partetik Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak, herritar askoren lan eta bizi baldintzak hobetzeko borrokan jauzi bat eman nahi dutela azaleratu eta publiko egin dituzten aldarrikapenak betetzeko helburuarekin "kalean estutzeko" dei egin die herritarrei.