Greba Orokorra U30

Indarrak biderkatu, Pentsio Sistema Publiko baten alde

uriola.eus 2020ko urt. 10a, 16:31

Irudia: Ecuador Etxea

Urtarrilaren 30eko greba orokorra hizpide, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Estatuko herriei dei egin die Pentsio Sistema Publiko baten alde mobilizatzeko. 

Aste honetan erregistratu dute sindikatuek ofizialki Urtarrilaren 30eko bizitza duinen aldeko greba orokorra Bilbon eta Iruñean.

Euskal Herriko gizarte-mugimenduek eta sindikatu gehienek deitutako grebari babesa adierazi dio ere Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Data berezia da alegia, urtarrilaren 30a pentsiodunentzat, bi urte beteko baitira astelehenero kalera irten eta pentsio duinak, bidezkoak eta nahikoak eskatzen dituztenetik. 

Mugimenduak azaldu duenaren arabera, "borondate politikoa" baino ez da behar orain arte egindako aldarrikapenak betetzeko. Hori horrela 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen alderdi erregresiboak indargabetzea eskatu dute berriz ere, baita pentsioen sistema publikoa eta honen finantzazioa bermatzea. Bestalde, adinekoentzako eta pentsiodunentzako bizi-baldintza duinak bermatu eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa jasotzea ere beharrezkoa dela deritzote. 

Hori dela eta, mobilizazioetan "jauzi kualitatiboa eman" eta pentsiodunez gain, emakumeak, gazteak, langileak, autonomoak ere borroka honetan inplikatu nahi izan dituzte, soldatak, fiskalitatea  eta nola ez, pentsioak, "guztoi dagokizkigun kontuak baitira". 

Herriei urtarrilaren 30eko mobilizazio orokorrean parte hartzeko proposamena luzatu diete. Horrez gain, atxikipen eta iradokizunak jasotze aldera 2020mpeh@gmail.com posta elektronikoa zabaldu du Pentsionisten Mugimenduak. 

Irakurri Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak irekitako gutuna