2020/01/17 19:00

manifestazioa

Urtarrilaren 30eko greba orokorrera begira manifestazioa egingo da ostiralean

Urtarrilaren 30eko greba orokorrera begira manifestazioa egingo da ostiralean
Euskaldi plaza, Bilbo

Urtarrilaren 30eko greba orokorra izango dela eta manifestazioa egingo dute urtarrilaren 17an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Mobilizazioa Euskadi plazan hasi eta ConfeBasken egoitzatik, Espainiako Gobernuaren delegaritzatik eta Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinetik igaro ostean, Udaletxean amaituko da. 

Hainbat auzotan mobilizaziora bertaratzeko zutabeak antolatu dituzte, Sarrikokoa metro sarreratik abiatuko da 18:10etan, eta Deustuko Done Petri plazako zutabearekin bat egingo du 18:30ean. Indautxuko blokea 18:30ean irtengo da Indautxu plazatik.