Haurren Desagerpenen Inpunitatearen Aurkako Nazio Mailako Biktimen Elkarteak sustatutako elkartasun erakusketa hau hogei bat artista euskaldun baino gehiagoren lanez osatuta dago. Helburu nagusia, "errealitate bidegabe bati ostikada eman" eta lapurtutako amatasunaren trama margolaritzaren bitartez ezagutzera ematea da.
Hilabetez hilabete Bilboko barruti ezberdinetako udaltegietan egongo da ikusgai. Joan den astelehenean eman zioten hasiera erakusketari, Abando Udaltegiko erakusketa aretoan (Elkano, 20) eta urtarrilaren 30era arte bertan egongo da. Bihar urtarrilaren 17a, ostirala, inauguratuko dute ofizialki, kultura eta politika arloko hainbat pertsona esanguratsurekin batera.
Ostean, otsailaren 3tik 14ra Errekaldeko Udaltegira mugituko dute, Begoñan martxoaren 3tik 13ra egongo da eta azkenik Castañosen martxoaren 17tik 31ra.