Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen manifestazioak eguerdiko 12:00etan abiatuko dira, herri eta eskualdeetan ordea arratsaldean izango dira.
Gehiengo sindikalak eta Euskal Herriko Eragile Sozial gehienek deitutako 30eko mobilizazio orokorra egiteko arrazoiak bi urtetan zehar "gure mobilizazioak zutik mantendu dituzten arrazoi berberak" direla argitu dute pentsiodunek.
Hortaz, gogora ekarri dute egindako aldarrikapenak behin eta berriro aurkeztu izan dizkietela Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako Talde Parlamentariei, baita Kongresuko taldeei ere; baina nahiz eta talde politiko gehienek eskaerak onartu, hauek gauzatzeko aukera izan dutenek ez dute "inongo aurrerapausorik eman". "Hitzez eta aitzakiaz gogaituta gaude. Ekintzak nahi ditugu" adierazi dute.
Horrenbestez, Greba Orokorrari babesa bermatu eta urtarrilaren 29 zein 30eko deialdiekin bat egiteko gonbitea luzatu dute pentsio publiko eta duin batzuen alde.