Guardia Zibilaren atxiloketak salatzeko mobilizazioa deitu dute gaur arratsaldean

uriola.eus 2020ko urt. 22a, 16:53

"Terrorismoaren goratzea" eta "biktimen umiliazioa" egotzita, Sortuko eta Kalera Kalera ekimeneko lau kide atxilotu ditu gaur goizean Guardia Zibilak. "Bakea eta demokrazia. Erasorik ez!" lelopean, Sortuk mobilizazioa deitu du Plaza Eliptikoan arratsaldeko 19:30ean.

Entzutegi Nazionalaren aginduz Oihana Garmendia, Antton Lopez, Haimar Altuna eta Oihana San Vicente atxilotu ditu gaur goizean Guardia Zibilak. Barne Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, terrorismoari gorazarre egitea egotzi dizkiete laurei. 

Arratsaldeko lehen orduetan zehar lau kideak aske utzi dituzte.