Bilboko Udaltzaingoak 300€ko isuna jarri zion konpartsakide bati Aste Nagusian eskuhartze polizial bati argazkia egiteagatik. Isunaren zergatia faltsua zela salatu eta epaitegietan isunaren gaineko ikustaldia eskatu zuen konpartsakideak. Ikustaldi hori gaur goizeko 10:00etan egin dute.
Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak kontzentrazioa deitu du Barroeta Aldamar kaleko epaitegien aurrean, alde batetik kideari elkartasuna adierazteko eta bestetik, beste behin ere adierazpen askatasunaren alde egiteko helbn. Gainera, Mozal Legearen isunen baliogabetzea eta Mozal Lege beraren indargabetzea eskatu dio Gobernu berriari.