Europako hainbat futbol zelaien artean Espainiako Futbol Federazioak Eurocopako 16. edizioa ospatzeko Bilboko San Mames futbol zelaia aukeratu du taldeen faseko 3 partida bertan jokatzeko. Egoera horren aurrean Eurocopa honi ez plataformak! ez Bilbon ez Euskal Herrian txapelketa hau ez dutela nahi irmoki adierazi dute. Izan ere, Euskal Selekzioari ofizialtasuna ukatzen zaion bitartean "gure zapaltzaile zuzenak diren Espainiako eta Frantziako Estatu burgesen selekzioek" Euskal Herrian jokatu ahalko dutelako.
Martxoaren 28ko mobilizazioaz gain, martxoaren 14an "Etxean jokatzen dugulako" topaketa nazionala deitu dute Durangon. Egun horretako egitarauari dagokionez kirola eta politika gaiak barnebilduko dituen mahaingurua, bazkaria, kalejira eta Brigade Loco, Egurra ta Kitto eta Odolkiak ordainetan taldeen kontzertuak ere antolatu dituzte.