Goizeko 09:00etan "astindu greba orokorra!" lelopean Jesusen Bihotza plazatik eta Bilboko auzoetan pikete informatiboak egiteko deialdia luzatu dute. Mobilizazio orokorrera zuzenduko diren lau zutabe antolatu dituzte, Zabalburun, Deustuko Done Petri plazan, Errekalde Zumarkalean eta Jesuen Bihotza plazan, goizeko 11:45etan.
Auzoetako greba batzordeek deitutako egitarauari dagokionez, goiz goizetik pikete informatiboak, kotxe karabanak, kazeroladak... egingo dira Bilboko leku ezberdinetan. Halaber, zortzi zaintza edo atseden gune egongo dira auzo ezberdinetatik sakabanatuta, gosaria, bazkaria edota umeen zaintza eskainiko dutenak.
Pentsiodunek greba egunaren bezperan herri eta auzo guztietan kazeroladak deitu dituzte, gaueko 21:00etatik 21:15etara. Bestalde, Bilboko Moma eta BackRoom diskotekek ikasleentzat ateak irekiko dituztela iragarri ostean, gazte piketea deitu dute urtarrilaren 30ean, gaueko 00:00etan, Albia Lorategietan.