ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek protesta ekintza antolatu dute gaur arratsaldeko 18:30ean 2020an eman diren 11 lan istripuak eta Zaldibarreko bi langileen desagerpena salatzeko.
LABek 'ekintzarako garaia' dela adierazi eta Eusko Jaurlaritzari exijitu dio egun dauzkan baliabide guztiak prekarietateari aurre egiteko erabil ditzala. ELAk bere aldetik, Zaldibarreko zabortegiko langileek pairatutako baldintzak salatu ditu, izan ere, 'urteetan arriskupean jarriak izan dira kaltegarriak diren subsantzietara esposatutz' eta lehentasunezkotzat jo du langile biak aurkitzea, baita senide lankide eta herritarrei kudeaketa 'gardena' bermatzea.
Eserialdia Eusko Jaurlaritzaren egoitzan
Jaurlaritzak lan istripuekiko duen erantzukizuna salatzeko, itxialdia egin zuten sindikatuetako ordezkariek asteazkenean. Ordu erdiz eserialdia egin zuten Bilboko Kale Nagusiko Eusko Jaurlaritzaren egoitza barruan.