2020/02/20 22:00

Kontzertuak

Garilak 26 lagun artean Kafe Antzokian

Garilak 26 lagun artean Kafe Antzokian
Kafe Antzokia, Abando - Indautxu

Zortzigarren bira martxan du dagoeneko Garilak 26 taldeak. Ostegunean gaueko 22:00etan Bilboko Kafe Antzokian emanaldi berezia eskainiko dute euskal musikari ezberdinekin batera. Gonbidatuen artean, Esne Beltzako Xabi Solano, Revolta Permanenteko Iker Villa eta Iker Aginaga, Iñigito Txapelpunk eta Gatibu taldeko Haimar Arejita eta Gaizka Salazar igoko dira oholtza gainera.