2017an egindako mobilizazioei esker, behin behineko langileen eskubideak bermatzen zituen akordioa sinatu zuten. Orain, akordio hori "erdi ezkutuan" eta "apurka apurka" ezeztatzen ari dela aurpegiratu dio ELA sindikatuak Bilboko Udalari.
Mobilizazio kanpaina martxan jarri eta Bilboko Udaleko behin-behineko langileen egoera egonkortu arte asteazkenero mobilizatu egingo direla adierazi dute gaur goizean.