Genuine Athletic Club Fundazioko jokalariei harrera egin die Bilboko Udalak

uriola.eus 2020ko ots. 19a, 15:08

Adimen ezintasuna duten pertsonak kirolaren bitartez integratzearen aldeko ekimena publikoki aitortu du gaur goizean Bilboko Udalak. 

2017an abiatu zen LaLiga Genuine Santander, gizarte erantzukizuna bere barnean biltzen duen proiektu gisa. Lehiaketak kirol emaitzak kontuan izateaz gain, jokalarien, entrenatzaileen eta zaleen kiroltasuna, jarrera eta bestelako fair play jokabideak ere kontuan hartzen ditu. 

Genuine Athletic Club taldea, lehiaketaren maila gorenean kokatzen del taldea da. Udalak, adimen ezintasuna duten pertsonak kirolaren bitartez integratzearen alde egiteagatik aitortu ditu gaur. "Balio harrobi bat baita gizarte osoaren aurrerapenerako" baita "pertsonen bizi kalitatea hobetzeko".