Euskal Herriko Unibertsitateak eta Hezkuntza sailak azpikontratatutako garbiltzaileen kolektiboak martxoaren 2an hasiko den bost asteko greba erregistratu zuen asteartean. Grebaren atarian, gaur, EHUko klaustroaren atarian mobilizazioa egin dute.
"Lan berdina, soldata berdina" lelopean Eusko Jaurlaritzako garbiketako langileen soldatak parekatzea nahi dute. Izan ere, arrakala handia dago azpikontratatutako langileen eta Eusko Jaurlaritzako langileen artean, %13koa alegia.
Bost urte daramatzate EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbiltzaileen lan baldintzak arautuko dituen hitzarmen kolektibo bat negoziatzen, eta eman den egoeraren ondorioz, enpresek mahaira joateari utzi diote, "negozioazioa hilda dago".
Pairatzen dituzten lan kargak kontuan hartuta, eta lanean jasotzen duten diskriminazioaren ondorioz 5 asteko greba abiatzea erabaki du garbiltzaileen kolektiboak, ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek deituta.