Preso gaixoen etxeratzearen alde Bilboko zubietan elkartzera dei egin dute martxoaren 19an

uriola.eus 2020ko ots. 27a, 16:31

Bilboko 7 zubitan, larriki gaixo dauden presoen etxeratzearen aldeko manifestazioa deitu du Ni Zu Bi dinamikak martxoaren 19an goizeko 12:00etatik aurrera. 

Gaur goizean La Bolsan egindako aurkezpenean, San Antoneko, La Mercedeko, Arenaleko, Udaletxeko, Zubi Zuri, Pedro Arrupe eta Deustuko zubietan Ni Zu Bi herri ekimenak egingo duen mobilizazioaren berri eman dute Etxerat eta Sareko hainbat kidek. Aurkezpenean  "ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko" deia luzatu dute, hala, "etorkizun hobea eraikitzeko". 

Martxoaren 19an, oseteguna, izango da ekimena. Aipatutako zazpi zubietan kontzentrazioak egingo dituzte eguerdiko 12:00etan, ostera, Deustutik eta San Antonetik abiatutako manifestazioak, udaletxera heldu eta Buenos Aires eta Plaza Biribila igaro ostean Arriaga aurrean amaituko da. 

Gainera, mobilizazioaren berri eman eta gaixotasun larriak dituzten presoen zerrenda luzatzen ari dela ohartarazi dute. Halaber, zerrenda horretako batzuk ziegetan hil direla salatu eta  "zigorrean eta mendekuan oinarrituta" dagoen Justizia Penalak bere alderik "gordinena" erakusten jarraitzen duela ere salatu dute.