Álex Rigolaren 'Macho Man' pieza aurkeztuko du bihar Azkuna Zentroak

uriola.eus 2020ko mar. 2a, 13:59
Irudia: Azkuna Zentroa

Martxoaren 3tik 15era HearthBreak Hotel konpainiak zuzendutako indarkeria matxistaren inguruko antzerki-dokumentu instalazioa aurkeztuko dute Bilboko Azkuna Zentroan

Álex Rigola dramaturgoaren Macho Man pieza ikusgai egongo da Azkuna Zentroan martxoaren 3tik 15era. 

Azkuna Zentroko zuzendariak, Fernando Perezek, piezaren egileak, Álex Rigolak eta Bilboko Udaleko Berdintasun Arloko zinegotzia den Nekane Alonsok aurkeztu dute gaur goizean indarkeria matxistaren biktima potentzial guztiekiko enpatia bilatzen duen antzerki-dokumentu hau.

HearthBreak Hotel konpainiaren Macho Man dramaturgia kolektiboki garatu den lana izan da, Ferran Dordalek, Alba Pujolek, Irene Vicente Salasek eta Àlex Rigolak berak osatutako taldearekin. Ikuspegiari dagokionez, erasotzaileengan ardatza jarri beharrean, oraingoan emakumeengan kokatu dute. 

Azaldu bezala, bikotearen, familiaren eta lan-, gizarte-, eta justizia-inguruneen indarkeria matxistari buruz kontzientziatzea da esperientzia eszeniko honen helburu nagusia. 

12 gelak osatutako ibilbidean zehar, biktima baten ahotsak gidatuko ditu bisitariak. Bidean topatuko dituzten objetu zein parte hartzaileekin, paseatu, entzun eta elkarreraginean arituko dira.