Pertsona errefuxiatuen aurka ematen ari diren erasoak salatuko dituzte bihar Bilbon

uriola.eus 2020ko martxoaren 3a

Balkanetan, Grezian eta Turkian dauden errefuxiatuek bizi duten larrialdi egoera salatzeko Ongi Etorri Errefuxiatuakek elkarretaratzeak deitu ditu bihar goizean Bilboko Greziako eta Turkiako kontsulatuen aurrean. 

 

Turkiako kontsulatuan goizeko 11:00etan eta Greziako kontsulatuan goizeko 12:00etan elkarretaratzeak eginez Europako mugetan pertsona errefuxiatuen eta GKE-en aurka ematen ari diren eraso neofaszistak salatuko dituzte, baita azkenaldian eman den biolentzia polizialaren areagotzea ere.