Turkiako eta Greziako gobernuek mugak zabaldu ditzatela eskatu du Ongi Etorri Errefuxiatuakek

uriola.eus 2020ko mar. 4a, 13:36

Balkanetan, Grezian eta Turkian dauden errefuxiatuen aurka ematen ari diren erasoak salatu dituzte gaur goizean Bilboko Turkiako eta Greziako kontsulatuen aurrean. 

Goizean egindako mobilizazioan Grezia eta Turkiaren arteko eta Turkia eta Siriaren arteko mugak itxi dituztela salatzearekin batera, bertan dauden errefuxiatuen egoera oso larria dela azpimarratu nahi izan dute, izan ere, azken egunotan, errefuxiatuen aurkako mugimendu xenofoboak areagotu dira herrialde hauetan halaber, kazetari, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta errefuxiatuak erasotu egin dituzte. 

Horrenbestez, Europako eta Euskal Herriko biztanleei eraso hauen aurka erantzuna emateko dei egin diete. Gainera Turkiako eta Greziako Gobernuei mugak irekitzeko eta orain arte erabilitako politika errepresiboa alde batera uztea beharrezko ikusten dute.