uriola.eus

'Let there be light' film eslovakiarrak eskuratu du Zinegoak 2020 Sari Nagusia

  Kultura-aisialdia  Bilbo  Bilbo Zaharra

Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak ezagutzera eman du festibalaren 17. edizioan saritutako lanak.

Marko Škop zuzendariaren Let there be light filmak irabazi du Zinegoak 2020 Sari Nagusia. Egungo gizarte patriarkal eta militartistaren mekanismoak agerian utziz, Europa erdialdean gorroto diskurtsoen eta homofobiaren areagotzea salatzen duen lana aukeratu dute epaimahai ofizialak eta publikoak. 

DOK sailean Nicole Costak zuzendutako El viaje de Monalisa dokumentala izan da garaile eta KRAK sailean ostera, Jessie Jeffrey Dunn Rovinelli zinegilearen So pretty. Publikoaren saria Mi pequeño gran samurai lanak irabazi du.

Zinegoaken arabera, 17. edizioaren sariek ezaugarri bi izan dituzte, "indarkeria heteropatriarkalaren salaketa, eta sexu aniztasunaren aldarria orientaziotik haratago".

Saritutako lanak martxoaren 11n, asteazkena, proiektatuko dituzte Bilborocken. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa