UEFAk, herrialdetako futbol federazioek eta jokalarien sindikatuek Eurokopa urtebetez atzeratzea erabaki dute, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz. Halaber, Txapeldunen Ligako eta Europa Ligaren finalak ere ekainaren amaieran jokatuko direla adierazi du gaur Aleksander Ceferinek, UEFAko presidenteak.
Atzerapena dela eta, Europako Futbol Elkarteen Batasunak 300 milioi euroko ekarpena eskatu die klubei, txapelketa hau ez jokatzeak kalte ekonomiko handiak ekarriko baitizkio erakundeari.