Elkartasunerako deia egin du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak

uriola.eus 2020ko mar. 27a, 12:14

Martxoaren 30ean, astelehena eguerdiko 12etan balkoi eta leiho guztiak elkartasunez betetzeko gonbitea luzatu du Bizaiko Pentsiodunen Mugimenduak. 

"Guztion osasuna babesteko" beharrezko baliabideak aldarrikatzea xede, bi urte hauetan egindako mobilizazioetan erabilitako zapiak, kartelak zein pankartak datorren astelehenean leiho edota balkoietatik eskegitzeko dei egin dute pentsiodunek. 

Osasuna lehenetsi eta inolako babes neurri ziurtaturik gabe lanera joateko behartze hori deuseztatzea eskatu diete Gobernu, osasun agintzari eta Administrazio Publikoan dihardutenei, "pertsonak salbatzea lehenetsi behar da" adierazi dute. 

Bestetik, osasuna arriskuan jarriz osasungitzan, zaintza lanetan eta oinarrizko zerbitzuetan ari diren lagunei elkartasuna adieraztea ere du helburu asteleheneko aldarrikapenak.