uriola.eus

Auzitegi Nazionala Herriko tabernen sententzia exekutatzen hasi dela salatu du Sortuk

  Politika  Bilbo

Hauen kontu korronteak enbargatzeko agindua emanez, herriko taberna eta elkarteen sententzia exekutatzen hasi da Auzitegi Nazionala azken egunetan. 

2015ean Espainiako Auzitegi Gorenak 35/02 auziko sententzia eman zuen, Herriko Tabernen auziaren sententzia alegia. Sortuk sententzia hori "1936ko gerraz geroztik eman den expolio politiko eta ekonomiko handiena" izan zela berretsi du. 

Bost urtez geldi egon arren, azken egunotan taberna eta elkarteen kontuak enbargatzen hasi direla salatu dute, epai hau, bai Ezker Abertzalearen bai Euskal Herriaren aurkako "lapurreta erraldoi" bat dela adieraziz. 

Hemen oharra:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa