Vulcanizados Retuerto enpresako 38 urteko langilea kamioi baten gurpila aldatzen ari zela gertatu zen ezbeharra atzo arratsaldean, gurpilak eztanda egin ostean. Larrialdi zerbitzuak eta portuko medikuak bertaratu arren, ez zuten lortu behargina suspertzea.
ELA Sindikatuaren oharra
Horrenbestez, Bilboko portuan ematen den ezbehar-tasa oso handia dela adierazi du ELA sindikatuak, izan ere, "manipulatutako karga eta pisuek zein lan-baldintza negargarriek" portuan gertatzen diren istripuak eragiten dituzte. Halaber, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko gutxieneko eskakizunak betetzen ez direla azpimarratu du sindikatuak, "lan prekarietatea areagotuz".