2020/06/07 11:00 - 12:00

Elkarretaratzea

George Floyden oroimenean elkarretaratzea deitu dute igandean Justizia Jauregiaren aurrean

George Floyden oroimenean elkarretaratzea deitu dute igandean Justizia Jauregiaren aurrean
Bilbo

Bizitza beltzen oroimenean eta arrazakeriaren aurkako kontzentrazioa deitu du CNAAE plataformak (Comunidad Negra Africana y Afrodescendientes en España) ekainaren 7an goizeko 11:00etan Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean (Pedro Ibarretxe kalea).

George Floyden hilketaren ondorioz, ez bakarrik Amerikako Estatu Batuetan baizik eta mundu osoan ematen den arrazakeria instituzional eta sozialaren aurka egiteko sortu dute CNAAE plataforma. Bilboko elkarretaratzeaz gain, Espainiako Estatuko beste hainbat hiritan ere elkarretaratze berdinak deitu dituzte. 

Plataformatik adierazi dutenez, egungo osasun krisia dela eta, beharrezkoa izango da  igandeko deialdian pertsonen arteko distantzia mantentzea eta maskarilla ekartzea.