Bideoan ikus daitekenez abiadura bizia zeramaten, aurrera eta atzera ibiliz, presa izango balute bezala. “Gora!” oihua bota eta haietariko bat makurtu zenean, taldea gelditu eta isilune batek giroa izoztu zuen, berriz martxan jarri ziren arte. Beste “gora!” bat eta bigarren laguna lurrera. Bost aldiz errepikatu zuten eszena bera, eroritakoak presoak zirela irudikatuz, taldearen erritmoa mantsotuz joan zen bitartean. Zerbait larria gertatzen ari zenaren seinale. Aldi berean, “Euskal Herritarrak aske” leloa proiektatu zuten Justizia jauregian.
Taldeak Uriolari jakitera eman dionez “performance” horren bidez, barroteen irudia zuten maskarak zeramatzan taldeak espetxeetako egoera larria erdigunean jarri eta preso, errefuxiatu eta deportatuen askatasuna aldarrikatu zuten.