Arrauneko norgehiagoka nagusia Bilboko itsasadarrera itzuliko da larunbatean, Caixabank Koroa eta Euskotren Garaikurra irabazteko lehiaketarekin.
Aurtengo Bilboko Bandera, erlojupeko sistemaz jokatuko den estropada bakarra izango da. Euskotren Ligan traineruak Bilboko udaletxe aurretik irtengo dira, elkarren artean minutu bateko tartea utzita. Arraunean itsas milia eta erdi egin beharko dute, bi luze eta ziaboga bat eginez.
Eusko Label Ligan ordea, CaixaBank koroa irabazteko traineruak hiru txandatan abiatuko dira eta hiru itsas milia egin beharko dituzte, lau luze eta hiru ziaboga eginez.